XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TRINKETEAN

Zoin dira oraiko trinketeko plekari hoberenak?

Bi zahar.

Beñat Behengaray eta Frantxua Zugasti Gazteak: Elissalde, Darrigol, Michel Etchegoin, Larzabal eta Martinon, aitzinetik artzeko.

Gibeletik ari direnetan bethi hor ditugu Etchart eta Bidabé.

Haukien aldean hor ere dira goiti ari Arbillaga, Frantxua Sein, Daguerre eta trinket ttipietan Detchart.

Dudarik gabe izanen dira ere gazteagoetan bertze mail bat iganen dutenak hala nola: Harotçaréné, Béola, Lordon, Etchemendy, Goaxart, Berrotaran, Diribarne eta holako.

Bertzalde Kanbon hasiak dira asteazken gau guziez ximixta bezala.

Orai arte hor agertu dira jaunen jaunak Etchegoin eta Detchart Nehork ez ditu oraino garhaitu eta ez omen dute nehoren beldurrik.

St Andreko ortzegunetako partidak ere hasiak dira.

Trinket hortan Iñacio Etcheverria ere agertzen da hoberenekin artzeko on.

LUZEAN

Mendiz bi alderdiko luzeko plekariek jokatu dute uda azken huntan zoin gehiagoko kopa bat.

Aspaldiko orde bertze alderdiko bi herriek garhaitu dituzte hunaindiko Hazpandar, Donibandar, Donaphaleutar, Pabetar eta bertze guziak.

Azken partida jokatu dute beraz Villabona eta Zubietako plekariek.

Villabondarrak nausitu dira 13 joko eta 9 eta beretu dute urte batentzat kopa handia.

Mendiz bi alderdietako buruzagiak mintzatu dira batzu eta bertzeri kopak eman dituztelarik eta plazerekin entzun dugu Darmendrail hemengo buruzagia eskuaraz mintzo eta guk ezperantza dugu hemengo xapelketetan egiten dituen mintzaldietako ez ahal duela eskuara ahantziko.

EZKER PARETAN XAPELDUN

Joanden igandean jokatu dira Miarritze Plaza berrin ezker paretako xapelgoko azken partidak.

Gaztetan Diribarne eta Ilhareguy 25 eta 16 garhaitu dituzte garaztarrak.

Biba beraz xuberotar gazteak.

Denak ohartu dira beriz ere Diribarne gazte horrek baduela plekari handi baten ekheia.

Agian burua berotu gabe ariko da atxiki atxikia bere sailari.

Artekoetan ere garaztarrek galdu dute partida 14 eta 25 Harotçaréné eta Berean sempertarren kontra.

Adinekoetan Etcheto eta, Mugica lekondarrek beretu dute xapela garhaiturik Arandia eta Itoiz Baionako kondu ari direnak.

Partida ereman dute 25 eta 17.

Zer nahi izanik: ohore irabazleri bainan biba ere galtzaleak zeren azken partida hoitarat heltzeko batzu eta bertzek behar ukhan baitute bertze hainitz kontrario garbitu.

BURUZ-BURUKA

Helduden igandean jokatuko dira Uztaritzeko ezker pareta berrian buruz buruzkako azken partidak.

Lehen partida lauak eta erditan.

Segur bilduko ahal da jende.

UZTARITZEN

Segur hango berriketariak aiphatuko du ezker pareta horren idekitzea.

Ez gira beraz gu luzaz mintzatuko.

Erran dezagun bakarrik arrotak ez duela estakururik izanen hor jokatzen diren partidak ez badira ederrak.

Biba Uztaritze holako obrak eginez berriz ere gora atxikiko duzue pilota eta Eskual-Herria.

Dezagun erran bakarrik esku huska Eyheralde bertze aldeko bi anaiek zalu garhaitu dituztela Minondo eta Artola.

Ageri zuten haindikoek ezker pareta hortan hemengoak baino trebeago direla.

Minondok egin du laster eta jautzi bainan Artola frango herabe zen nahiz kintze pullitenak naski harek egin dituen.

ERREFERA.